
Aralar parke naturala
Belardi izugarri handiez osatutako oso paisaia bereziagatik nabarmentzen da Aralar.
Belardi izugarri handiez osatutako oso paisaia bereziagatik nabarmentzen da Aralar, leku garai-garaietan ere topatu ahal izango ditugun belardiengatik. Leku aparta eta argi honetan, neguan zuri eta udaldian berde eta fresko ageri dira belardiak. Goi-lautada megalitiko bat da, artzaintzarako, eta ohikoa da bertan zaldiak, ardiak eta behiak bazkan ikustea, baita mendizaleak mendi-ibilian eta gurutzatzean elkar agurtzen ere. Bertako mendigune nagusia Txindoki da (1.346 metro), eskualdearen irudi adierazgarrienetako bat eskaintzen diguna. Amezketatik, Ataundik (Lizarrustiko interpretazio-zentroa dagoen lekua) eta Abaltzisketatik (Larraitzeko auzoa) heltzen da bertara.