Atzealdea

Aizkorri parke naturala

Aizkorri parke naturala
Ignaziotar lurraldea

Aizkorri parke naturala

Aizkorritik –Euskal Herriko gailur garaienetakoa (1.551 metro).

Aizkorritik –Euskal Herriko gailur garaienetakoa (1.551 metro)– eskualdeko mendi guztiak ikusi ahal izango dituzu, mapa bat eskala errealean behatzen arituko bazina bezala. Ezinbestekoa duzu San Adrian igarobidea bisitatzea: Arabarekin lotzen duen tunel naturala edo koba. Xarma handiko lekua, kondaira ugari eta bista zoragarriak biltzen dituena. Tunelaren babesean ermita bat dago, Santiago Bideko funtsezko mugarria. Arantzazuko santutegitik Urbiako zelaietarako igoera beste “ezinbesteko” horietako bat da mendi-ibilien zale direnentzat. Bi Parketxe edo Interpretazio Zentro daude behar duzun informazio guztia emango dizutenak: Andueza Parketxea Zegama 943 80 21 87 Arantzazu Parketxea Oñati. 943 782 894

Esteka interesgarriak