Gipuzkoak udara honetan hondartza eta igerilekuez gain paraje naturaletan freskatzeko aukera ematen dizu.
URKULU URTEGIA: Deba ibaiaren iturrien artean ezkutatuta, meseta natural emankor baten gainean eta kareharrizko tontorrez inguratuta, Urkuluko urtegia kokaleku perfektua da familian egun bat igarotzeko. Piraguismoa, zaldiketa eta hegazti-behaketa egin daiteke. Eta urtegia inguratzen duen 6,5 km-tako bidegorrian oinez edo bizikletan ibili.
LAREO: Sendi osoak egiteko moduko ibilbide motz eta erraz honek ez du aspertzeko astirik uzten, ikustekoa franko baitu. Pagadian zehar paseatuz koba, leize, harrian eginiko tunel, erreka eta besterik ikusita helduko da bidea Lareoko urtegira. Mendiz eta pagadiz inguraturik, urtegiari buelta ematea da proposamena, inguruneaz gozatuz eta trikuharria eta guzti ikusiz. 7,3 km-ko ibilbide leuna, 2 ordutan lasai egitekoa.