Atzealdea

San Telmo Museoa

Top 10 Gipuzkoa

San Telmo Museoa

1902an inauguratua, Donostiako San Telmo Museoa zaharrena da Euskal Herrian.

1902an inauguratua, Donostiako San Telmo Museoa zaharrena da Euskal Herrian. Birgaitze lanen ondoren, 2011n ireki zituen berriro ateak memoria kolektiboa iraunarazteko, orainaldia ulertzeko eta etorkizuna jatorrietatik eraikitzeko tresna izateko asmoz. Erakusketa iraunkorrak euskal gizartearen historia eta bilakaera aditzera ematen dizkigu; aldi baterako erakusketak, berriz, bai tokiko bai nazioarteko memorian eta ondare kultural, sozial eta artistikoan oinarritzen dira, eta formatu handikoak dira.