Atzealdea

Jaizkibel

Jaizkibel
Euskal kostaldea

Jaizkibel

Naturak Gipuzkoako ekialdean eskaintzen digun altxor hau mendi formazio bat da, turismorako oso interes handikoa.

Pasaiako portuko ahotik abiatu, Lezoko udal mugartetik igaro eta Hondarribiko Higer lurmuturreraino iristen da. Kostaldeko mendi formazio hau zeharkatzen duten ibilbide eta bidezidorretan zehar Lord John gotorlekua, karlisten lehenbiziko hiru dorreak eta Allerru aurkituko ditugu; hementxe daude San Enrike gotorlekua eta Oiartzualdea eta Bidasoa-Txingudi ingurua erakutsiko dizkigun begiratoki bikaina.