Atzealdea

Mollarri

Mollarri
Euskal kostaldea

Mollarri

Mollarriko mea-zamaleku zaharraren berreraikuntzak Zarauzko iragan industrialerako txango interesgarria eskaintzen digu, itsas zabalerako eta Getariarako ikuspegi harrigarriez gozatzeko aukeraz gain inolaz ere.

Izan ere, orain surf edo txakolinarekin lotzen dugun herriak oso pertsona gutxik ezagutzen duten iragan industriala izan zuen. 1906an Mollarriko zamalekua eraiki zuten, eta bertara iristen zen Asteasuko meategietatik ateratako mineral guztia. Guztira 11 kilometro luzeko bidea eginez, burdina bagonetetan garraiatzen zuten, 112 zutabe euskarri zeuzkan airetiko klabe batean zehar. Zamalekua 1923an itxi zuten, besteak beste atrakalekuko baldintzak oso kaskarrak zirelako. Gipuzkoako naturako altxor honetako itsaslabarretiko bistak ikusgarriak dira, bertatik eguzkia ezkutatzen ikustea zoragarria, eta turismoak oraindik gehiegi esplotatu gabeko lekua da gainera.

Esteka interesgarriak