Atzealdea

Aizpeako meategiak

Top 10 Gipuzkoa

Aizpeako meategiak

Aizpeako meategietan aukera izango duzu burdina ateratzeko lehengo moduak ezagutzeko eta galeria bat bisitatzeko.

Burdinaren ustiapena oso garrantzitsua izan da Gipuzkoaren historian, eta zehazki burdinaren eta ikatzaren erauzketak arrasto sakonak laga ditu Zeraingo paisaian. Landa giro tradizionalari ondoen eusten jakin duen euskal herrietako bat da Zerain, benetako altxorra den natur ingurune batean kokatua. Eta Aizpeako meategietan aukera izango duzu burdina ateratzeko lehengo moduak ezagutzeko eta galeria bat bisitatzeko. Meategiak Monumentu Multzo deklaratu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak.

Esteka interesgarriak