Atzealdea

Mikel Ayestaran

Mikel Ayestaran

Itsasertzean dagoen oasi txiki bat da, lurralde menditsua, hondartza eta hirigunea aldi berean. Baina Gipuzkoaren bihotza barnealdean dago.

Mikel Ayestaran · Kazetaria eta idazlea

Mikel Ayestaran naiz (Beasain, 1975), kazetaria, Ekitalde Ertaineko gaietan espezializatua, eta idazlea. Jerusalemen bizi naiz nire familiarekin duela sei urte, eta bertatik bidaiatzen dut eskualde osoan zehar albisteen berri emateko.

Gipuzkoa itsasertzean dagoen oasi txiki bat da, lurralde menditsua, hondartza eta hirigunea aldi berean. Kostan, Donostia edo Zarautz erakusleiho dira, baina Gipuzkoaren bihotza barnealdean dago.

Hainbeste bidaiatzen duen pertsona batentzat, eta 3.000 kilometroko distantzian bizi naizela, Gipuzkoa etxearen eta hurbiltasunaren sinonimoa da. Txindokiren irudi bikaina etortzen zait burura, Beasaingo Nafarroako etorbidetik begiratua. Goierrin den-dena zelatatzen duen Harrizko «Anaia Handi» antzeko harren magalean hazi nintzen.

Bere gogokoak Mikel Ayestaran

Aurrekoa
Hurrengoa

Mandubiko Benta

Goierriren bihotzean dago. Ez da igarobide bat, nahita joan behar da hara, eta Mandubiko portua igo. Merezi du. Burura etortzen zaizkit haurtzaroko eta gazte denborako oroimenak, paisaia, menu bukaezinak,… etxean bezala jaten da.

Joan webgunera

Ataun eta Aralar

Ataun, Barbetxea familiako baserrian haurtzaroko zatirik handiena pasa nuelako; eta Aralar, nire aitarekin Lizarrustitik Lareora egiten nituen ibilaldiengatik. Gaur egun ‘mendi-ibilia’ deitzen zaio; lehen ‘mendira joatea’ besterik ez zen.

Loiola

Loiola, Azpeitian, nire adopzio lekua izan da. Bertako liburutegian idatzi nuen ‘Oriente Medio, Oriente roto’ liburuaren zati bat. Nire seme-alabek basilika inguratzen duten lorategietan eman zituzten bere lehen urratsak; leku lasaia da, batez ere santutegiko atzeko aldean, Izarraitz urrunean.

ikusi bertokoen beste gogokoak

Aurrekoa
Hurrengoa
Leire Baños
Ikusi gehiago
Mikel Chillida
Ikusi gehiago
Ander Gonzalez
Ikusi gehiago
Benito Lertxundi
Ikusi gehiago
Aritz Aranburu
Ikusi gehiago
Gabriela Uriarte
Ikusi gehiago
Mikel Ayestaran
Ikusi gehiago
Koldobika Jauregi
Ikusi gehiago
Oiana Blanco
Ikusi gehiago
Gorka Hermosa
Ikusi gehiago