LEKU EDER
Igeldo mendian, berdegunez inguratuta eta Donostiatik 10 minutura, dagoen bi izarreko hotela dugu Leku Eder.
Hamazortzi logela ditu, guztiak bainugela osoarekin, il-lehorgailurekin, telebistarekin, telefonoarekin eta Interneteko Wi-Fi konexioarekin. Horrez gainera, hotelak egongela du, itsasora eta Igeldoko itsaslabarretara begira. Jangela eta lorategia ere baditu, azken hori haurrentzako instalazioekin.
Halaber, Euskadiko natura, gastronomia eta ondare historiko-artistikoa ezagutzeko ibilbideen inguruko informazioa eskaintzen dute. Ekitaldi kulturalen eta natura ingurunean egin daitezkeen jardueren berri ere emango digute. Era guztietako informazio-liburuxkak aurki ditzakegu bertan.
Zerbitzuak
- Bicycle parking
- Cosy spot
- Credit card payments
- Garden
- Green areas
- Hairdryer
- Hot water
- Lift
- Meeting room
- Public telephone
- Restaurant
- TV
- The Internet
- Way of Saint James

Erreserbatu zure plana
Gipuzkoa Turismoako erreserba gune ofizialean hotelak, pentsioak eta edozein ostatu mota zuzenean erresarbatu ditzakezu, baita gure lurraldea ezagutzeko jarduera eta ibilaldi honenak ere.