Atzealdea

Sagardoaren lurraldea

Sagardo lurra

Sagardoaren lurraldea

Eremuz txikia da, handia haatik eraginez, eta bertan guztia, historia, kultura, ekonomia, ohitura, bizimoduak, errituak…, guzti-guztia alegia, sagardoari lotuta dago.

Gipuzkoan bada leku txiki bat, aparta eta zeharo berezia. Eremuz txikia da, handia haatik eraginez, eta bertan guztia, historia, kultura, ekonomia, ohitura, bizimoduak, errituak…, guzti-guztia alegia, sagardoari lotuta dago. Sagardoaren lurralde esaten diogu horri. Astigarraga euskal sagardo tradizioaren erdigunea da. Eskualde horretan biltzen dira Gipuzkoako sagardotegi gehienak. Horregatik, ez da kasualitatea bertan egotea ere Sagardoetxea museoa; sagardoaren mundua eta dauzkan sekretu guztiak aurki eta dasta ditzakezu bertan. Denboraldiko irekieraz gain, urtarrilean, sagardoaren lurraldeko zenbait herritan Sagardo Eguna ospatzen dute, Hernani, Astigarraga eta Usurbilen esaterako.