Koldobika Jauregi

Esperientzi baten habia. Denetarik aurkitu daiteken habi kultural eta paisajistakoa.
Kaixo, Koldobika Jauregi naiz eta Hernioko magaletatik idazten dizuet. Nire asaba zaharrak inguruko herrietan izan ziren sortuak, beti Hernio mendiaren inguruko herrietan aita Larraulgoa eta ni gaur egun Alkizan bizi naiz.
Beraiek ez zuten ia aukerarik izan non bizi jakiteko, baina nik zortzi bat urte egin ondoren, atzerriko zenbait lekutan bizi ostean, Alkizako baztertxo hau aukeratu nuen bizitzeko nire kasuan, beraz, aukeraketa bat da.
1950eko hamarkadaren bukaeran jaioa, aldaketa asko ikusi ditut ohitura, paisaian eta politikan. Eskultore egin nintzen eta hori izan da nire lanbidea gaurdaino.
2010ean Ur Mara Museoaren proiektua sortu nuen, kanpoan jasotako esperientziarekin.
Bizitza aurrera doa.
Kantauri itsasoa eta Pirinioetako magalak elkartzen diren unean topatzen da Gipuzkoa, beraz, itsasoa eta mendiak, bailara eta mendi ttonttorrez estalita dago. Euskaraz egiten dugu, kantu, dantza eta ondo jatea gustatzen zaigu.
Denetarik aurkitu daiteken habi kultural eta paisajistakoa. Betidanik nire familia Hernio mendi magaletan bizi izan gera, Gipuzkoa erdian. Erromeriak eta magia.