Irunen erromatarrak finkatu ziren duela hogei zenturia. Hildakoak nola lurperatzen zituzten ikusteko OIASSO ERROMATAR MUSEORA eta SANTA ELENAKO ermitara joan behar da, han aurkitu baitzuten, lurrean, nekropoli bat.
Museo horrek Irunen, garai bateko Oiasson, topatutako erromatarren garaiko hondakinak jasotzen ditu. Oiasso Gipuzkoako gertakizun arkeologiko esanguratsuenetako bat da. Gure aroko 70 eta 200 urteen artean oso aktiboa izan zen portuak eta Aiako Harriko zilar eta kobrearen meatzaritzako ustiapenek bultzatu zuten kokaleku haren dinamismoa. Oiasso Erromatar Museoaren misioa da zonaldeko ondare arkeologikoa ezagutaraztea eta Bizkaiko golkoko erromatarren garaiaren ezagutzaren eta hedapenaren erreferentziazko zentro bihurtzea. Horrez gain, Antzinaroaren Historiaren eta Arkeologiaren inguruko kultur jarduerak garatzen dituzte bertan.