
Donostiako Santa Maria Eliza
Urgull mendiaren hego mazelaren ondoan Parte Zaharraren bihotzean kokatua, Koruko Andre Mariaren basilika Donostiako arkitekturako obrarik bisitatuenetako bat da.
Urgull mendiaren hego mazelaren ondoan Parte Zaharraren bihotzean kokatua, Koruko Andre Mariaren basilika Donostiako arkitekturako obrarik bisitatuenetako bat da. Tenpluaren jatorria eliza erromaniko bat da, XVII. mendean handitu baitzuten estilo gotiko-errenazentistaren arabera. Zenbait hondamendi jasan ondoren, 1743 eta 1774 bitartean berreraiki, eta egun ezagutzen dugun basilika ikusgarria izan zen horren emaitza. Estiloz barrokoa da, elementu gotikoak, churriguereskoak eta neoklasikoak dauzka, eta baita atari plateresko eder bat ere. Eraikinak oinplano angeluzuzena du, abside erdizirkularra, eta baita bigarren mailako beste dependentzia batzuk ere. Erdiko habeartea, oso garaiera handikoa bera, gurutze-gangaz dago estalita, eta horren amaieran korua dago. Aldare nagusian hiriaren zaindari Koruko Ama Birjinaren imajina beneratzen dute.