Atzealdea

IBARROLA BEKOA

IBARROLA BEKOABigarrena

Laurgain 15, 20809 LAURGAIN Aia
659 215 392

Orain gutxi zaharberritu dute Ibarrola Bekoa baserria, eta Pagoetako Parke Naturalean dago, natura-ingurune ederrean eta basoz inguratuta. Agorregiko burdinolaren eta Altxerriko koben -Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako Erakundeak (UNESCO) Gizateriaren Ondare izendatu zituen- artean dago. Naturarekin lotura duten kirolak praktika ditzakegu bertan, hala nola, mendi-ibiltzaritza, surfa, ekitazioa eta piraguismoa. Udan eta udazkenean mikologia zaleek onddo eta perretxikoak har ditzakete inguruko basoetan.

Etxeak honakoak ditu nabarmentzekoen artean: telebista duen egongela, gosarientzako jangela, lau logela bikoitz (bainugelarekin) eta ezinduentzako egokituta dagoen apartamentu bat. Kanpoaldean barbakoak egin daitezke.

Zarauzko eta Orioko hondartzetatik eta Aiako erdigunetik 10 minutura, Donostiatik 20 minutura eta Bilbotik 50 minutura dago. Done Jakue Bidea bertatik igarotzen da.

Etxea osorik edo logelaka aloka daiteke.

Zerbitzuak

  • Boardroom
  • Cosy spot
  • Dining-room
  • Exchange
  • Garden
  • Green areas
  • Hairdryer
  • Horse riding
  • Kitchen facilities
  • Meeting room
  • TV
  • The Internet
  • Trees
  • Way of Saint James
Gipuzkoako egunsentia

Nekatur erreserbak

Zatoz Gipuzkoa ezagutzera eta Nekaturek eskaintzen dizkizun landa-etxe zoragarrietan egin ezazu zure erreserba.