- Pintxo hotza baldin bada, barran eskuragarri egon ohi da, eta zuzenean hartzen da.
- Pintxo beroa baldin bada, zerbitzariari eskatu behar zaio.
- Pintxoak jatera joandakoan, taberna bakoitzean kontsumizio bat (pintxoa eta edaria) hartzea da ohikoena, eta gero beste taberna batera joatea.
- Tabernetan, txotxaren luzerak (pintxoak txotxik baldin badu behintzat) ez du prezio-tartea adierazten. Zalantza izanez gero, onena zerbitzariari galdetzea da.
- Amaieran ordaindu ohi da. Koadriletan, txandaka ordaintzeko ohitura izan ohi da, edo “bote” edo “kutxa” bat jartzen da hasi aurretik (taberna bakoitzean bakoitzak berea ordaintzea ez da batere ohikoa).
Pintxoz pintxorako gida
