Ander Gonzalez
Ez dut Gipuzkoatik irten beharrik zoriontsu izateko.
Kaixo! Ander Gonzalez naiz, sukaldaria eta ETB2ko “A bocados” programaren aurkezlea Gabriela Uriarte nutrizionistarekin batera. Horrez gain, LaSala Plaza hoteleko gastronomia aholkularia ere banaiz.
Gipuzkoa oso lurralde txikia da, itsasoari, mendiei eta Iparraldeari itsatsita dagoena. Donostiatik edonora iritz zaitezke kotxez 40 minututan, eta leku politak, esperientzia harrigarriak eta janari ona aurki ditzakezu.
Gipuzkoa nire etxea da. Igandeetan bakarrik bisitatzen dut, astegunetan lanean nagoelako. Bizi naizen hiria baino herri txikiago batera familiarekin joatea gustatzen zait; Hondarribia edo Getaria izan daiteke. Barrualdea aukeratzen badut, Olaberriara joan naiteke adibidez, oso gustuko dudan jatetxe bat baitago bertan. Familia osoak gozatzeko moduko esperientziak bilatzen ditut beti. Ez dut Gipuzkoatik irten beharrik zoriontsu izateko.