
San Marko gotorlekua
San Marko gotorlekua, Donostia eta Errenteria artean kokatua, eraikuntza militar bat da, XIX..
San Marko gotorlekua, Donostia eta Errenteria artean kokatua, eraikuntza militar bat da, XIX. mendean defentsarako eraikia. Lau Haizeta parke zoragarrian dago; eremu zabal eta naturala, familia osoak gozatzeko aukerakoa: haurrak jolasean ibiltzen dira bertan, pirata, kortsario, soldadu eta gudari izatearekin amets eginez, eta helduek amets egiten dute bertako behatoki paregabetik paisaia behatuz.