Top 10 Gipuzkoa

Antigua baseliza

Antigua baseliza euskal baselizen katedraltzat jo dute.

Antigua baseliza euskal baselizen katedraltzat jo dute. Kondaira zaharrez eta euskal mitologiari lotutako misterioez inguratua, halako kutsu magikoa darien lekuetako bat da. XII. mendeko gotorleku zahar baten gainean eraiki omen zuten; elizaren aurreneko datuak 1366. urtekoak dira, ordea. Barrualdeak harrituta utziko gaitu sarbideko portikoa zeharkatzen dugunean: haritzondozko kasetoidurazko aparteko estalki baten pean esekita gaudela irudituko zaigu. Zurezko katedrala, baselizen katedrala.

Esteka interesgarriak