Top 10 Gipuzkoa

Donostian pintxo jatea

Gipuzkoan benetan ederki jan daiteke, oso errazio txikiak izanda ere. Pintxoak gure gastronomia disfrutatzeko modu dibertigarri eta moldagarria dira.

Pitinka-pitinka, mokaduz mokadu, sukalde askotako ahogozagarri onenak dasta ditzakegu. Unean bertan ahogozatzen den dastatzeko menu moduko bat da, taberna berean edo, “sukaldaritza-paseo” suerte bat eginez taberna batzuetan zehar inprobisatua. Badira sinpleak, gilda bikaina kasu, pipermin, antxoa eta olibaz osatu banderilla, Donostian Rita Hayworthi egin omenaldi gisa jaioa; eta badira, halaber, zeharo pintxo sofistikatuak ere, miniaturan egin goi sukaldaritzaren erakusgarri. Pintxoen kultura Donostian sortua bada ere, gaur egun lan bikainak aurki ditzakegu ia-ia Gipuzkoako bazter guztietan, bereziki Hondarribian eta Tolosan, herri horietan apustu serioa egin dute-eta bitxi horren alde.