Atzealdea
Nautilus
Nautilus
Nautilus Interpretazio Zentroa Geologikoa bisitatzea, denboran zehar bidaiatzearen modukoa da, dinosaurioak lurrean nagusi eta Ammoniteak itsasoaren errege ziren garaia arte. Interpretazio zentro honek, Mutrikuko itsaslabarretan berreskuratutako fosilen bilduma aparta gordetzen du. Jakizu, ikasgunean erakusten diren ale guztiak Jésus Mária Narvaez eta Esperanza Azkarragak aurkitu eta berreskuratu dituztela, azken hogeita hamar urteetan. Gaur egun, ikasgune geologiko interesgarri hau zabalik egotea, haien lan ikaragarriari zor diogu.