Top 10 Gipuzkoa

Pasaiako badia

Pasaiako badian Pasai Donibane dago, ibilbideko ustekabekorik handienetako bat. Marinel herria da, kale bakarrekoa.

Eta hain da berezia ezen Victor Hugo nobelagile frantsesak zeharo miretsirik deskribatu zuen bere “Pirinioak” liburuan (idazlearen museo-etxea ere, Hugoenea, bisita dezakegu bertan). Zoragarria da ipar bokalerainoko paseoa egitea, 200 m zabal baino gehiago hartzen ez duen fiordo baten antzeko paisaian barrena, edo Santa Anaren ermitaraino igotzea portuko ikuspegiez gozatzeko. Badiako beste erakargune handietako bat Pasai Donibane Pasai San Pedrorekin lotzen duen txalupa motordunean ontziratu eta Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzea da. Museo-ontziola bat da, eta bisitariak zuzenean ikus dezake, tokian bertan, nola ari diren San Juan baleontziaren eskala errealeko kopia egiten eskulangintzako teknikak erabiliz; San Juan ontzia Kanadan hondoratu zen XVI. mendeko euskal galeoi bat zen.

Esteka interesgarriak