Atzealdea

Arrikrutz

Arrikrutz
Ignaziotar lurraldea

Arrikrutz

Lurpeko katedral barroko bat da Arrikrutz, naturak eraikia eta elkar lotuta dauden hamabitik gora kilometroko galeriez osatua

Oñatin, lurpeko katedral barroko bat da Arrikrutz, naturak eraikia eta elkar lotuta dauden hamabitik gora kilometroko galeriez osatua; horietatik 500 metro bisitatu daitezke. Bertan, historiaurreko animalia basatiak, hartzak, panterak eta leohiak bizi izan zirela erakusten diguten aztarrenak ikusi ahal izango ditugu. Bisitaldiak ordubete irauten du. Kobazuloetarako bisita gogoangarria baldin bada, ez zaigu horregatik atzean geratuko horiek kokatuta dauden inguru naturalaren ikuspegi harrigarria, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen erdian.

Esteka interesgarriak