Atzealdea

Aritz Aranburu

Aritz Aranburu

Gipuzkoa nire topalekua da, bertan "reseteatzen" dut.

Aritz Aranburu · Surflari profesionala

Kaixo! Aritz Aranburu naiz, 34 urte ditut, Zarautzen bizi naiz, duela zenbait urte profesional ari naiz surfean, eta urtean 8-9 hilabete ematen ditut mundu osoan zehar bidaiatzen, lehiaketetan surf egiten eta olatu bila.

Gipuzkoa naturaz zeharo inguratuta gaude: itsasoa eta mendia; eta munduko beste inongo bazterretan baino hobeto jaten da.

Niretzat, etxea da. Izugarri gustatzen zait bidaiatzea eta alde guztietako kulturak ezagutzea. Bi bidaiari moda daude: egunerokotik ihes egin baino nahi ez dutenak, eta bidaiatzea oso-oso gogoko dutenak, hauentzat bidaiatzeak badu-eta zentzua, hain zuzen bidaiaren ondotik itzultzeko leku bat, eroso sentitzen diren leku bat badutelako. Niretzat, Gipuzkoa nire topalekua da, bertan “reseteatzen” dut, bertan kargatzen ditut pilak etxera itzultzen naizenean, ondoren abentura gehiagoren bila irten ahal izatearren.

Bere gogokoak Aritz Aranburu

Aurrekoa
Hurrengoa

Zarauzko hondartza

Derrigorrezkoa eta ikono bat da, inolaz ere, surflariontzat. Eta surfean ikasteko eta Zarauzko surf giroa arnasteko, Shelter Surf Bar.

Derrigorrezkoa eta ikono bat da, inolaz ere, surflariontzat. Eta surfean ikasteko eta Zarauzko surf giroa arnasteko, Shelter Surf Bar.

Joan webgunera

Arantzazuko santutegia

Leku magikoa iruditzen zait, bai duen arkitekturagatik bai inguruko amildegi eta kobazuloengatik, eremu horretan zehar ibil ditzakezun bidezidor guztiez gain inolaz ere. Aita Oñatikoa dut, eta asko gozatu dut bertan txiki-txikitatik.

Igeldo mendiko atrakzio parkea

Monte Igeldo atrakzio parkea eta duen retro estiloa izugarri gustatzen zaizkit. Atzerriko nire lagun surflariekin Gipuzkoan nabilenean, edo Frantzian lehiatzen ari naizenean, beti eramaten ditu bertara atseden egunean. Funikularrean igotzen gara, parkeak berak duen antzinako esentzia hori gozatu eta Bizkaiko Golkoaren eta Donostiaren panoramika ederra ikus dezaten.

ikusi bertokoen beste gogokoak

Aurrekoa
Hurrengoa
Leire Baños
Ikusi gehiago
Mikel Chillida
Ikusi gehiago
Ander Gonzalez
Ikusi gehiago
Benito Lertxundi
Ikusi gehiago
Aritz Aranburu
Ikusi gehiago
Gabriela Uriarte
Ikusi gehiago
Mikel Ayestaran
Ikusi gehiago
Koldobika Jauregi
Ikusi gehiago
Oiana Blanco
Ikusi gehiago
Gorka Hermosa
Ikusi gehiago