Atzealdea

ARGIÑENEA

ARGIÑENEABigarrena

Eldua Auzoa 21 , 20492 ELDUA Berastegi
638 182 998 - 943 683 371

Orain gutxi zaharberritutako baserri batean dago Argiñenea nekazalturismoa, Eldua auzoan (Berastegi) eta Donostiatik 30 bat kilometrora. Mendizaleentzako oso toki egokia da, Leitzarango Biotopo Babestua eta Txindoki, Aralar eta Ernio mendiak bertatik oso gertu baitaude. Logeletako bakoitzak izaera propioa duela esan daiteke, eta horiek guztiek bainugela, berogailua eta Interneteko konexioa dute. Dekorazioari dagokionez, harriaren eta zuraren erabilera nabarmentzen da. Etxeak bezeroentzako egongela ere badu. Gaur egun, Euskal Pottoka arrazako zaldiak hazten dituzte nekazalturismoaren jabeek.

Hitz gutxitan esanda, hiri handi eta zalapartatsuetatik aldentzeko eta landa ingurunean atseden hartzeko aukera paregabea izango dugu ostatuan.

Zerbitzuak

  • Cosy spot
  • Credit card payments
  • Entertainment
  • Green areas
  • Hot water
  • House rental
  • Meeting room
  • TV
  • The Internet
  • Trees
Gipuzkoako egunsentia

Nekatur erreserbak

Zatoz Gipuzkoa ezagutzera eta Nekaturek eskaintzen dizkizun landa-etxe zoragarrietan egin ezazu zure erreserba.