
Aquarium
Donostiako Aquariuma Espainiako akuario eta itsas zientzia naturalen museo zaharrena da.
Donostiako Aquariuma Espainiako akuario eta itsas zientzia naturalen museo zaharrena da. Museoa bi espaziotan dago banatuta: batetik, lehen oinean, itsas merkataritzarekin eta arrantzarekin lotutako guztia ezagutzeko aukera eskaintzen zaigu, baita historia naturalaren bilduma bat ere, koral, maskor, fosil eta abarrez osatua; eta bestetik, akuarioaren espazioa dago, Kantauri itsasoan, Karibe itsasoan, Indiako ozeanoan edo Amazonas ibaian dauden flora eta fauna ezagutu ahal izango ditugun lekua.