Mikel Chillida
Gipuzkoa jendearen zintzotasunagatik eta besteekiko berezko errespetu gaitasunagatik harrapatzen zaituen lurraldea da.
Kaixo! Mikel Chillida naiz, Eduardo Chillida eskultorearen iloba eta aitonaren omenezko Chillida Leku museoko garapen zuzendaria.
Gipuzkoa probintzia zoragarria da, eta bertako biztanleek konpromiso sozial handia eta ezaugarri oso garrantzitsu bat izan dute beti: ondo egindako lanarekiko leialtasuna eta balioespena. Horren ondorioz, Gipuzkoan erraza da kalitatezko baliabideak aurkitzea, eta baliabide horiek, edertasun naturalarekin eta aberastasun historikoarekin zein kulturalarekin batera, harro sentiarazten gaituzte, eta, jakina, besoak irekita hartzen ditugu gure kultura ezagutzera etortzen diren pertsona guztiak. Gipuzkoa jendearen zintzotasunagatik eta besteekiko berezko errespetu gaitasunagatik harrapatzen zaituen lurraldea da.
Bizikleta ibilaldi bat da, "made in Gipuzkoa" bizikleta batean egindakoa: bide zati batzuk lasaiagoak dira, beste batzuk, berriz, bihurgunez beteta daude eta ibilbide bihurri horietatik ikus ditzakegu itsasoa zein basoak. Gipuzkoaren izaera kulturaren bitartez ezagutzen dugu, eta, eguna amaitzeko, onena da topagune sakratuetako batera joatea afaltzera, alegia, elkarte gastronomiko batera (edo beste edozein lekutara; edonon jaten da ondo).