Atzealdea
Benito Lertxundi
Benito Lertxundi
Gipuzkoa aniztasuna da.
Kaixo! Benito Lertxundi naiz, euskal kantautorea.
Gipuzkoan, Euskal Herri osoan bezala badira toki zoragarriak, mota askotakoak. Nik Orio herriarekin lotura berezia daukat baina Gipuzkoan milaka txoko daude. Gipuzkoa niretzako aniztasuna. Niretzako Orio herria berezia da. Bertan, gehien maite dudana ibaia da, Oria ibaiaren azken ibilbidean paisaia zoragarriak ikusten ditut. Horrez gain, bizipen asko ekartzen dizkit gogora, kantuak ere egin dizkiot. Ibaia aipatu dudalarik, ibai honek azken metroetan, itsasadarrean, Mendibeltzen magalean bi uhera ditu, mendiak berak duen belztasunak ibaiaren historian gertatu denaren isla egiten du.