Atzealdea

Algorri

Algorri

Algorri

Algorri Interpretazio Zentroa Zumaiako inguru naturaletik gertu dago, eta ekosistema ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Zentroko ikus-entzunezko emanaldiak historia geologikoan zehar bidaia egiteko aukera ematen du. Erakusketa bisitatuz, Zumaiako ekosistema naturalak antzeman daitezke: Biotopo Babestua den marearteko zabalgunea eta flyschezko itsaslabarrak; eta Natura 2000 Sarean, Batasuneko Garrantzizko Lekua izendatu den Urola itsasadarra. Zentroak liburutegia eta tailer-gela eskaintzen dizkio bisitariari.

Esteka interesgarriak