Top 10 Gipuzkoa

Aikur

Museoan, erleen bizitza eta funtzionamendua ezagutuko ditugu, eta antzinako eta egungo erlauntzak ikusiko ditugu.

Urretxuko Santa Barbara ermitaren inguruan dago Aikur Erle Museoa. Aikur Euskal Herriko erle eta beren produktuei buruzko lehen museoa da; museoaren helburu nagusia da erleek ekosistemetan duten garrantziaren berri ematea. Museoan, erleen bizitza eta funtzionamendua ezagutuko ditugu, eta antzinako eta egungo erlauntzak ikusiko ditugu. Aikurren bidez, bisitariek erlezaintzaren mundua ere ezagutuko dute.

Esteka interesgarriak