Eguraldi ona datorrenez umeekin joateko hondatzak porposatzen dizkizuegu!
Santitxo
Zumaian dagoen hondartza honek hareatza zabala eta ur bareak ditu, eta familiak joan ohi diren lekua da. Hareak itsasoari bere lekua hartu ahala, dunak ere hazten dira, ekosistema berezi bat eratzen dutenak 50 landare-espezie baino gehiagorekin.
Antilla
Orion kokatua, hondartza lasaia da Antilla, eguzkitan etzanda egoteko 3.500 m2-ko azalera duena. Nabarmentzekoa da hondartzan bertan dagoen zelaigune zabala, jolastoki eder batekin eta zabuekin txikienentzat. Gainera, tabernak eta jatetxeak daude inguruan.
Malkorbe
Getariako hondartza txiki zoragarri hau portuaren inguruan dago. Polita eta babestua, ur bareetako hondartza da, igeriketa eta ur kirolak (urpekaritza, bela, piraguismoa, SUP) praktikatzeko ezin hobea, olatu gutxi dagoelako.
Mutriku
Hondartza berezia, Mutrikuko portu ikusgarriaren ondoan kokatua. Hondartza honek urre koloreko harea du eta 180 metroko luzera. Ur kirolak praktikatu ohi dira bertan, piraguismoa, windsurfa eta urpekaritza, besteren artean. Bi igerileku natural ditu, Gipuzkoako kostaldean berdinik ez dutenak, baita haurrentzako jolastoki bat eta tabernak ere.