Hub Gipuzkoa Turismoa

Hub Gipuzkoa Turismoa

Topagune bat da, Gipuzkoako turismo sektoreko enpresen arteko konexio zentro bat, berrikuntza eta gaikuntza sustatzea helburu duena.

Hub Gipuzkoa Turismoa programak turismoaren industria bultzatu nahi du, lurralderako erakarpen produktu berriak sortuz, jasangarritasuna eta digitalizazioa zeharka txertatuz.

Zergatik turismoko Hub bat?

Gipuzkoako turismo industriak tamaina handitu behar du, lehiakorragoa izan behar du, berritzaileagoa, balio erantsia sortu behar du eta kalitatezko enplegua sortu behar du.

Sektoreak jasangarritasuna eta digitalizazioa zeharka txertatu behar ditu sektoreak.

Gipuzkoako turismoak lurralderako erakarpen produktu berriak behar ditu.

2020-2024 Turismoko Plan Estrategiko berriak tresna berriak behar ditu hedatzeko.

Zerbitzuak

Topagunea

Donostiako erdialdeko espazio balioaniztuna, turismo sektoreko ekintzaile eta eragile guztien eskura. Gune horretan, lanpostuak, bilera-gela eta erabilera anitzeko gela daude, era guztietako ekitaldi presentzial edo birtualetarako ikus-entzunezko ekipamendua duena.

Ahokularitza eta laguntza

Enpresaburuei eta sustatzaileei aholkularitza eta laguntza ematea, formula berritzaileen bidez arazoei aurre egin diezaieten, hainbat erakundetan eskuragarri dauden baliabideetarako sarbidea erraztuz.

Berrikuntza sustatzeko programak

Turismo adimenaren azken joeretara hurbiltzeko eta beste sektore batzuetako eragileekin harremanak ezartzeko diseinatutako ikastaroak, tailerrak eta programak. Gainera, turismo digitaleko tresnei buruzko tailer praktikoak eta elkarteen eta enpresen topaketak antolatzen dira.

Bat egin HUB-rekin

Bete ezazu izen-emate inprimakia Hub Gipuzkoa Turismoako komunitatearen partaide izateko. Agiria bidali eta erregistroa burutu bezain laster, gure Hub-ean antolatuko diren ikastaro, tailer eta ekintzetara eta gure aretoetako erreserbara sarbidea izango duzu.

Izena ematea

HUB Gipuzkoa Turismoa

Camino, 1 (Okendo kalearekin izkina egiten du, Maria Cristina hotelaren ondoan)
20004 Donostia / San Sebastián

Tel: 943 41 51 51
Posta elektronikoa: info.hubturismoa@gipuzkoa.eus

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:30 eta 15:00-18:30.

Uztaileko eta iraileko larunbatak: 10:00-14:00
Abuztua: 10:00-14:00