Events

Events

Erakusketa: "Atlas de un imperio de papel"

28/07/2022

-

28/07/2023

Azken urtean zehar Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum bikote artistikoak egindako lanaren emaitza da instalazio hau.

Paperezko inperio baten atlasa tituluarekin San Telmo Museoko artxiboaren mapa bilduman espedizio bat egiteko tresna sortu dute. Dokumentu bakoitzean zehar kamera bat mugitzen duen beso robotikoa, ehunka lehen plano hartzen dituen bitartean. Lan horren emaitza museoko elizan dagoen instalazioan ikus daiteke. Irudien bereizmena hain da handia, ezen begi hutsetik ihes egiten duten xehetasunak bereiz baitaitezke: paper-zuntzak, litografoaren hatz-marka bat edo sits batek sortutako zuloak.

Iratxe Jaio (Markina-Xemein, 1976) eta Klaas van Gorkum (Delft, Holanda 1975) bikote artistiko dira 2001etik. Bere praktika arkeologia esperimentalarekin pareka daiteke. Existitzen diren objektu eta dokumentuen esanahi soziala aztertzen dute, hauek bereganatuz eta beste testuinguru batean erreproduzituz. Erakusketa indibidual eta kolektibo ugaritan parte hartu dute, besteak beste gune hauetan: Gasteizko Artium Museoa; Bartzelonako ADN Plataforma; FRAC-Aquitaine Bordelen; Leongo MUSAC; Tabakalera Donostian; Vienako Kunsthalle Exnergasse; Fabra i Coats Bartzelonan; Amsterdameko De Appel; edo Konsthall C Stockholmen.

  • Ordutegia:
    • Asteartetik igandera 10:00 - 19:00
    • Abenduak 6 eta 8, irekita
    • Abenduak 21, 24 eta 31, 10:00etatik 14:00etara
    • Abenduak 25 eta urtarrilak 1 eta 20, itxita
  • Sarrera: 6 € (murriztua: 3€)
  • Astearteetan: doan
Erakusketa:  Atlas de un imperio de papel

Erakusketa

Artea

Kultura

Turismoa

Donostia


Informazio gehiago web orrian: